Zuhaitz Zaharren Lagunak
AAV-ZZL elkartea Nafarroan
kokatzen da.
Elkartearen helburuak:
- Basoetako zuhaitz hilak eta zuhaitz zaharren kontserbazioa bultzatu.
- Baso helduen eta zuhaitz zaharren onurak zabaldu eta ezagutarazi.
- Nafarroako zuhaitz zaharrak eta baso helduak katalogatu.
- Zuhaitz hauei lotutako bioaniztasuna hobeki ezagutu.

Zuhaitz zaharren garrantzia:
- Zuhaitz zaharrak – biziak zein hildakoak - ezinbestekoak dira bioaniztasuna mantendu ahal izateko. Landare eta animalia asko zuhaitz zaharren egurrez elikatzen dira edo beren zirrikituetan babesa aurkitzen dute (landareak, onddoak,
intsektuak, hegaztiak,
saguzarrak, etab.)
- Zuhaitz zaharrek gure historian hartzen dute parte, gizakion belaunaldien gainetik irauten dute eta batzuetan pertsona edo gertakizun bereziei loturik daude.
- Edertasun handikoak dira eta gure lurraldeko aitzineko paisaiaren parte dira.
- Zuhaitz gazteetan zaila izanen litzateke zuhaitz zaharrek daukaten ezaugarri genetikoak aurkitzea.
Zuhaitz zaharrek dituzten arriskuak:
- Egurra ateratzeko, adarrak ez erortzeko edo lurraren erabilera aldatzeko egindako baso-mozketak.
- Zuhaitz zaharrek baliorik ez dutelakoan egindako baso-mozketak.
- Balizko izurriteak deusezteko egindako mozketa “osasuntsuak”.
- Ohiko baso-kudeaketaren aldaketa (adibidez, gaur egun ez dira zuhaitzak kimatzen)
- Ohiko abere-ustiapenak utzi izan dira.
- Inguruko zuhaitz gazteek egiten duten lehia.
Ekintzak:
Elkartearen helburu nagusia zuhaitz zaharren eta baso helduen kontserbazioa da, baina honetaz gain beste ekintza batzuk ere antolatzen ditu:
- Hitzaldiak, eztabaidak eta jardunaldiak zuhaitz zaharren eta beren kudeaketaren
garrantziaz jabetzeko.
- Interes handiko baso helduetara irteerak.
- Nafarroako zuhaitz zaharren katalogazioa eta datu-basea.
- Zuhaitz hauen garrantziaren dibulgazioa, bai baso-kudeaketaren arduradunen artean, baita jendartean ere.
Elkartea irekia da
eta bertan parte hartzen ahal du beren helburuekin bat datorren edo interesa
duen guztiak.
arbolesviejos@wanadoo.es
